![[object Object]](https://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2024-06/zikloa_celine_sciamma_c_claire_mathon.jpg?itok=qWjeuJ4w)
Zeri dagokio: Zikloa: Céline Sciamma
Céline Sciammak kontatu ohi du zinearekin daukan lotura bere amonaren zinezaletasunarekin erlazionatzen duela: musikalak eta komedia amerikarrak erakutsi zizkion.
2024 uzt 27 | 19:00
Retrato de una mujer en llamas, Céline Sciamma, Frantzia, 2019, 122’
Bretainia frantsesa, 1770. Marianne margolaria da eta komentua utzi berri duen Héloïse emakume gaztearen ezkontza erretratua egin behar du. Héloïse-k ez du emakume ezkondu gisa bere patua onartzen eta uko egiten dio posatzeari, beraz Mariannek ezkutuan lan egin beharko du. Horretarako, damaren laguntzaile gisa jardungo du, egunez behatzeko eta gauez margotzeko. Euren harremana estuagoa bihurtzen da, elkarrekin partekatzen baitituzte Héloïse-ren ezkontza aurreko azken askatasun uneak.