Aurten ere irteera bat egingo dugu, oraingoan Ametzagañako parkera, Pertseidak edo San Lorentzoren malkoak ikustera.
Segurtasun neurriak direla eta, parte-hartzaileek begietako estalkia (laborategitik emango ditugunak) erabiliko dute teleskopioa erabili ahal izateko.
Topagunea Ametzagañako kraterrean izango da 22:30ean. Berokia, esterilla eta, halakorik izanez gero, prismatikoak ekartzea gomendatzen da.
*Irteerak aldaketak izan ditzake eguraldiak hala behartzen baldin badu.