2022 mar 08 | 17:00
Medialaben dauzkagun tresnak ezagutzeko xedeaz antolatzen ditugun lantegien artean, oraingoan, 3D teknologiari egin diogu tartea.
Hiru orduko iraupena izango duen lantegi honetan, lan egiteko beharrezkoak izango zaizkigun oinarriak ikasiko ditugu, teknologia honek zenbat aplikazio ezberdin izan ditzakeen ikusi eta ariketa praktiko bat ere egingo dugu, irudi bat diseinatuz eta gero, inprimagailua baliatuta, hiru dimentsiotako pieza bat sortuz.
Lanabes hauekin zenbat gauza egin daitezkeen deskubritu nahi baduzu, hau da zure lantegia.