![[object Object]](https://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2021-11/archiveras_del_humo_01.jpg?itok=NSpeGLz7)
Zeri dagokio: Proiektua: KEAREN ARTXIBOGILEAK. ELKARREKIN LAN EGITEN DUTEN EMAKUMEAK
Memoria, artxiboa eta komunitatearen eraikuntzari buruzko proiektu kolektiboa.
2023 eka 16 | 19:00
KEAREN ARTXIBOGILEAK. Ibilbide bat Tabakaleratik, Kearen Artxibogileak, 2023, 58´
Sarrera librea aretoa bete arte / Kearen artxibogileek proiekzioa aurkeztuko dute eta filmaren ostean solasaldia egingo dute.
Zigarroak egiteaz gain, Lupek, Asunek, Susik, Marivik, Clarak, Pilik eta Maitek gauza asko bizi, partekatu, ikasi, borrokatu eta ospatu zituzten, gaur egun, Tabakaleraren proiektu kulturala hartzen duen eraikinean. "Kearen Unibertsitatea" deitzen zioten fabrikari Tabacalerako langile ohiek, beraien bizitzetan izan zuen eraginari erreferentzia eginez.
Ikus-entzunezko pieza honek Tabakalerako espazioetan zehar egindako ibilbide elkarrizketatua erakusten du. Eraikinaren iraganaren eta orainaren arteko irakurketa kritiko honek, aldez aurretik kearen artxiboan bildutako materialak eta elkarrekin lan egin zuten emakume talde baten ahotsak, begiradak eta bizipenak biltzen ditu.
Kearen artxibogileak proiektua urte askotako talde-lanaren emaitza izan da. Tabakalerako langile ohiek eta gaur egungook Tabacaleraren historia eta istorioak berreskuratu eta auzitan jarriditugu. Kontakizun bakarrak eta historia ofiziala deritzona zalantzan jarri nahi ditugu, fabrika-kulturari, emakumeen lanari eta hirien eraldaketei buruzko iruditeriak berrikusten lagunduko digun memoria kritikoa aktibatzeko. Era berean, bizi-historiei eta kontakizun subjektiboei garrantzia eman nahi diegu, oraina ulertzeko eta etorkizuna bere konplexutasun guztiarekin irudikatzeko.