[object Object]
ITZULI ARTISTENTZAKO ETA SORTZAILEENTZAKO GUNERA

Daniel Muriel

mintegiaren koordinatzailea eta soziologian doktorea 

 

Daniel Muriel, mintegiaren koordinatzailea.

Soziologian doktorea da, eta Espainiako, Erresuma Batuko eta Argentinako hainbat unibertsitatetan egin du lan ikertzaile eta irakasle gisa. Danielek esperientzia handia du nortasunarekin, kultura-ondarearekin, zientzia eta teknologiako gizarte-azterketekin eta bideo-jokoaren kulturarekin lotutako gaietan. Hogeita hamar testu baino gehiago argitaratu ditu nazioartean ospe handia duten aldizkari eta argitaletxeetan (Games and Culture, Routledge, Ethnic and Racial Studies, Anthropos, Convergence, REIS, Bellaterra eta AIBR, besteak beste), eta hizlari gonbidatu gisa parte hartu du hainbat mintegi eta ekitaldi akademikotan, estatuan zein nazioartean. Video Games as Culture (Routledge, 2018) eta Identidad Gamer (AnaitGames, 2018) liburuen egilea da, eta Tecnología digital y nuevas formas de ocio (Deustoko Unibertsitatea, 2017) liburuaren argitaratzailea. Halaber, European Book Reviews Editor kargua du Cultural Sociology aldizkarian. 

Jarduera hauetan parte hartu du

Ikusi artista eta sortzaile guztiak