Azahara Cerezok (Girona, 1988) lurraldearen berezitasunean dauden kontraesanak eta hirigintza-formen ikus(ezin/gai)tasun-harremanak, prozesu globalizatzaileak eta tresna teknikoak aztertzen ditu. Ekintzak (sarritan online egindakoak), bideo esperimentalak eta instalazioak egiteko, berrapropiazio- eta lekualdatze-estrategiak erabiltzen ditu. Bere proiektuek zerikusi zuzena izaten dute sarritan egonaldi artistikoetan egindako produkzioekin.