[object Object]
ITZULI ARTISTENTZAKO ETA SORTZAILEENTZAKO GUNERA

Araiz Mesanza

Artista eta ilustratzailea

Araiz Mesanza (Gasteiz, 1983) artista eta ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta ondoren ilustrazio ikasketak burutu zituen Escola Massanan, Bartzelonan. Ilustratzaile lanetan dihardu 2009az geroztik. 2011an Ediciones Armadillo sortu zuen, autoediziora bideratuta dagoen artista kolektiboa. Urtero elkarlanean eginiko komiki eta ilustrazio fanzine bat argitaratzen dute beste argitalpen batzuez gain. 2016tik Oslo-n (Norvegia) bizi da non artista eta ilustratzaile bezala lanean jarraitzen duen. Bere lan pertsonala ingurune berriarekin harremana aztertzera bideratu du, ilustrazio, margo eta instalazioen bitartez.